lunes, 15 de junio de 2009

AZPEITIAN


Ea gogoratzen duzuen non atera nuen argazki hau. Zehaztasunez erantzun behar duzue baliogarria izateko: Zein herritan dago ibai hau? Eta ibaiaren izena, zein da?. Asmatzen duenak sorpresa bat izango du Lizarrako jaietan. Erantzunak sarrera honen eritzietan idatzi "comentarios" izeneko tokian.

viernes, 12 de junio de 2009

MATERIARI BURUZKO TXOSTENA

Zozketatu dut ea noren txostena argitaratu behar genuen jakiteko. Hasieran beste bat sartzeko asmoa neukan baina gero hobeto pentsatu dut eta zozketa justoena dela iruditu zait. Ez dut ezer zuzendu. Nola hobetu daitekeen begiratu eta ea zer iruditzen zaizuen. Txosten honek esatebaterako ez dauka beteta aurkibidea... baina tira... Azkenean gelako ikasle guztiok lana burutu duzue eta ni konforme nago.
landeretamaia(2)
landeretamaia(2).p...
Hosted by eSnips

martes, 26 de mayo de 2009

BEGIRATU ETA IRUDIKATU (III)


Azken bolada honetan eta TXONTEN famatua egiteko denbora asko erabili dugunez, ez dugu lan handirik igo gure blogera. Hala ere eta Kultur Etxean zuek ere egindako erakusketara joan ginenez, argazki bat igo dut. Argazki asko atera nituen baina gainerakoak gelan proiektorearekin ikusiko ditugu.

sábado, 25 de abril de 2009

Joxean Ormazabal

Joxean aurpegia zuek gogoratzeko argazkia sartu dut gure blogean.

jueves, 23 de abril de 2009

Rafa, zein izango litzateke bonbonaren esperimentua?

ASTE HONTAN ALDATUKO DA NIRE BIZITZA

Txanpi ez dago konforme lagunekin ez dago konforme inorekin . Egun batean txakur bat aurkitzen du eta Mendi izena jartzen dio.Konforme ez dagoenez, Mendi hartu eta ihes egiten du hegoalderuntz. Zeinek daki ze abentura izango dituen?

miércoles, 22 de abril de 2009

JOXEAN ORMAZABALEK PROPOSATUTAKO IGARKIZUNAK

1. ASMAKIZUNA: Sei arrautza daude saski batean, eta sei lagunen artean banatu behar dira. Bakoitzari bat dagokio, ez? Ba, begira: bakoitzak hartu du arrautza bat, eta hala ere saskian bat geratzen da. Nola da posible?

2. ASMAKIZUNA: Biok ardi batzuk dauzkagu. Nik zuri ardi bat ematen badizut, zuk nik ditudan ardien bikoitza izango duzu. Eta zuk niri ardi bat ematen badidazu, biok ardi kopuru bera izango dugu. Zenbat ardi dauzkagu bakoitzak?

3. ASMAKIZUNA: Herenegun Mikelek 10 urte zituen eta datorren urtean 13 izango ditu. Nola liteke hori? Noiz betetzen ditu Mikelek urteak?

4. ASMAKIZUNA: Euskaraz bi zenbaki bakarrik daude egia esaten dutenak. Adibidez, LAU zenbakiak gezurra esaten du. "Lau" esaten du, eta hiru letra ditu. Zein dira egia dioten bi zenbaki horiek? A, eta gazteleraz zenbaki bakarra dago egia esaten duena. Zein da?

5. ASMAKIZUNA: Bederatzi bola sartu behar dira lau kaxatan. Bola kopuruak bakoitia izan behar du eta kaxa bakoitzeko bola kopurua besteetatik desberdina. Nola lortu

lunes, 20 de abril de 2009

ARISTOTELESEN ITSAONTZIA ETA NEWTONEN SAGARRA

GELAN IRAKURRITAKO IDAZKIAREN LABURPENA.

Irakurri eta galderak erantzun, mesedez.

Zuen EUSKARA ZAINDU, faborez.

Aristotelesek Lurra biribila zela frogatzeko hiru froga aurkeztu zituen:

  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altura berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.

  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.

  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenwngo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta azkenean ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurrak biribila izan behar du, zalantzarik gabe...

Zer iruditzen zaizkizu arrazoi hauek? baliagarriak al dira? Ezagutzen al duzu beste arrazoiren bat? Aristotelesen garaian, agian, ezin zen beste arrazoirik eman. Eta gaur egun?

NEWTONEN SAGARRA

Newtonek zioenez, sagarra zuhaitzetik eror arazten zuen indarra grabitatea zen. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lurrera erortzen, grabitatearen indarrak erakarrita? edo zergatik ez da Lur planeta Eguzkian erortzen? Eta zer da grabitatearen indarra? Azaldu zure hitzekin.