miércoles, 12 de noviembre de 2008

IPUINA. Denon artean

Lizarra ondoko herri batean zerbait misteriotsua gertatzen ari zen. Inork ez zekien zergatik baina aste oso bat ari zuen euria egiten eten gabe.
Ez, etzen euri normala aldameneko herrian ateri zegoelako eta eguzkiak beldurrik gabe jotzen zuelako. Abustu bero eta lehorra egiten zuen inguruetan. Ohiko abustua. Aldameneko herrietan neska-mutilak, haur txikiak, aiton-amonak... beroa pasatzen ari ziren, udako beroa... beti bezala. Piszinetara joaten ziren, gauean lehioak irekita uzten zituzten aire freskoa sar zedin.

No hay comentarios: