sábado, 25 de abril de 2009

Joxean Ormazabal

Joxean aurpegia zuek gogoratzeko argazkia sartu dut gure blogean.

jueves, 23 de abril de 2009

Rafa, zein izango litzateke bonbonaren esperimentua?

ASTE HONTAN ALDATUKO DA NIRE BIZITZA

Txanpi ez dago konforme lagunekin ez dago konforme inorekin . Egun batean txakur bat aurkitzen du eta Mendi izena jartzen dio.Konforme ez dagoenez, Mendi hartu eta ihes egiten du hegoalderuntz. Zeinek daki ze abentura izango dituen?

miércoles, 22 de abril de 2009

JOXEAN ORMAZABALEK PROPOSATUTAKO IGARKIZUNAK

1. ASMAKIZUNA: Sei arrautza daude saski batean, eta sei lagunen artean banatu behar dira. Bakoitzari bat dagokio, ez? Ba, begira: bakoitzak hartu du arrautza bat, eta hala ere saskian bat geratzen da. Nola da posible?

2. ASMAKIZUNA: Biok ardi batzuk dauzkagu. Nik zuri ardi bat ematen badizut, zuk nik ditudan ardien bikoitza izango duzu. Eta zuk niri ardi bat ematen badidazu, biok ardi kopuru bera izango dugu. Zenbat ardi dauzkagu bakoitzak?

3. ASMAKIZUNA: Herenegun Mikelek 10 urte zituen eta datorren urtean 13 izango ditu. Nola liteke hori? Noiz betetzen ditu Mikelek urteak?

4. ASMAKIZUNA: Euskaraz bi zenbaki bakarrik daude egia esaten dutenak. Adibidez, LAU zenbakiak gezurra esaten du. "Lau" esaten du, eta hiru letra ditu. Zein dira egia dioten bi zenbaki horiek? A, eta gazteleraz zenbaki bakarra dago egia esaten duena. Zein da?

5. ASMAKIZUNA: Bederatzi bola sartu behar dira lau kaxatan. Bola kopuruak bakoitia izan behar du eta kaxa bakoitzeko bola kopurua besteetatik desberdina. Nola lortu

lunes, 20 de abril de 2009

ARISTOTELESEN ITSAONTZIA ETA NEWTONEN SAGARRA

GELAN IRAKURRITAKO IDAZKIAREN LABURPENA.

Irakurri eta galderak erantzun, mesedez.

Zuen EUSKARA ZAINDU, faborez.

Aristotelesek Lurra biribila zela frogatzeko hiru froga aurkeztu zituen:

  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altura berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.

  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.

  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenwngo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta azkenean ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurrak biribila izan behar du, zalantzarik gabe...

Zer iruditzen zaizkizu arrazoi hauek? baliagarriak al dira? Ezagutzen al duzu beste arrazoiren bat? Aristotelesen garaian, agian, ezin zen beste arrazoirik eman. Eta gaur egun?

NEWTONEN SAGARRA

Newtonek zioenez, sagarra zuhaitzetik eror arazten zuen indarra grabitatea zen. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lurrera erortzen, grabitatearen indarrak erakarrita? edo zergatik ez da Lur planeta Eguzkian erortzen? Eta zer da grabitatearen indarra? Azaldu zure hitzekin.

miércoles, 15 de abril de 2009

AMONA BIZIKLETAN

Amonari aitona orain dela bost urte hil zitzaion. Amonak berarekin ametz egiten du eta leku batzuetan gelditzen dira aitonaren bizikletarekin, amona eta aitona asko hitzegiten dute eta amonak, urrengoan, bere iloba maitea eraman nahi du.

viernes, 10 de abril de 2009

Aitona parapentean

Itsasoren gurasoek Kubara joaten dira, eta Itsaso aitonarekin eta amonarekin gelditu behar da. Berak ez du aitonarekin eta amonarekin gelditzeko gogorik, Itsasok uste du hobe dela aitarekin eta amarekin Kubara joatea, baina gogoratzen da ze ondo pasatzen du aitonarekin eta amonarekin, eta beraiekin gelditzen da.
Aitonarekin eta amonarekin zegoela, aitonak sekretu asko zeuzkan eta horietako bat, motxila handi bat zen.Egun batean aitona Itsasorekin mendi baten gailurrera igo zen, eta motxila handi hori parapente bat zen.
Aitonak Itsasori esan zion futbol zelaira jaisteko hor gelditu behar zuelako, eta Itsaso jaitsi zen, baina aitonak azkenean teilatu baten kontra jo zuen. Aitonak ospitaletik joan zenean Itsasoren gurasoak etorri ziren, eta denak beraien etxeetara joan ziren.
Unai Gil.

AITONA ETA AMONA UDALEKUETAN


Libe udalekuetara joan da, baina aitona amona oso triste daude ez dakitelako nola egongo den han.Ondo pentsatu eta Liberi bisita bat egitea bururatu zitzaien. Motxilak hartu eta txakurra eta guzti abiatu ziren. Arratsaldean udalekura iritsi ziren eta Libe aiton-amona ikustean oso pozik jarri zen. Oso ongi zegoela esan zien eta orduan aiton-amona oso pozik jarri ziren. Monitoreekin hitzegin eta aitonari eta amonari lana eman zioten udalekuan amona aerobic irakasten eta aitona sukaldean.

Maria Aguirre

jueves, 9 de abril de 2009

Amona bizikletan

Duela bost urte aitona hil zela. Amonak aitonaren bizikleta ganbaran gorde zuen baina egun batean aitonarekin amets egin zuen eta...

miércoles, 1 de abril de 2009

ANTZERKIA. 2. TALDEA






Bateriarik gabe nengoen eta argazki hauek okerrago atera dira.