lunes, 15 de junio de 2009

AZPEITIAN


Ea gogoratzen duzuen non atera nuen argazki hau. Zehaztasunez erantzun behar duzue baliogarria izateko: Zein herritan dago ibai hau? Eta ibaiaren izena, zein da?. Asmatzen duenak sorpresa bat izango du Lizarrako jaietan. Erantzunak sarrera honen eritzietan idatzi "comentarios" izeneko tokian.

viernes, 12 de junio de 2009

MATERIARI BURUZKO TXOSTENA

Zozketatu dut ea noren txostena argitaratu behar genuen jakiteko. Hasieran beste bat sartzeko asmoa neukan baina gero hobeto pentsatu dut eta zozketa justoena dela iruditu zait. Ez dut ezer zuzendu. Nola hobetu daitekeen begiratu eta ea zer iruditzen zaizuen. Txosten honek esatebaterako ez dauka beteta aurkibidea... baina tira... Azkenean gelako ikasle guztiok lana burutu duzue eta ni konforme nago.
landeretamaia(2)
landeretamaia(2).p...
Hosted by eSnips

martes, 26 de mayo de 2009

BEGIRATU ETA IRUDIKATU (III)


Azken bolada honetan eta TXONTEN famatua egiteko denbora asko erabili dugunez, ez dugu lan handirik igo gure blogera. Hala ere eta Kultur Etxean zuek ere egindako erakusketara joan ginenez, argazki bat igo dut. Argazki asko atera nituen baina gainerakoak gelan proiektorearekin ikusiko ditugu.

sábado, 25 de abril de 2009

Joxean Ormazabal

Joxean aurpegia zuek gogoratzeko argazkia sartu dut gure blogean.

jueves, 23 de abril de 2009

Rafa, zein izango litzateke bonbonaren esperimentua?

ASTE HONTAN ALDATUKO DA NIRE BIZITZA

Txanpi ez dago konforme lagunekin ez dago konforme inorekin . Egun batean txakur bat aurkitzen du eta Mendi izena jartzen dio.Konforme ez dagoenez, Mendi hartu eta ihes egiten du hegoalderuntz. Zeinek daki ze abentura izango dituen?

miércoles, 22 de abril de 2009

JOXEAN ORMAZABALEK PROPOSATUTAKO IGARKIZUNAK

1. ASMAKIZUNA: Sei arrautza daude saski batean, eta sei lagunen artean banatu behar dira. Bakoitzari bat dagokio, ez? Ba, begira: bakoitzak hartu du arrautza bat, eta hala ere saskian bat geratzen da. Nola da posible?

2. ASMAKIZUNA: Biok ardi batzuk dauzkagu. Nik zuri ardi bat ematen badizut, zuk nik ditudan ardien bikoitza izango duzu. Eta zuk niri ardi bat ematen badidazu, biok ardi kopuru bera izango dugu. Zenbat ardi dauzkagu bakoitzak?

3. ASMAKIZUNA: Herenegun Mikelek 10 urte zituen eta datorren urtean 13 izango ditu. Nola liteke hori? Noiz betetzen ditu Mikelek urteak?

4. ASMAKIZUNA: Euskaraz bi zenbaki bakarrik daude egia esaten dutenak. Adibidez, LAU zenbakiak gezurra esaten du. "Lau" esaten du, eta hiru letra ditu. Zein dira egia dioten bi zenbaki horiek? A, eta gazteleraz zenbaki bakarra dago egia esaten duena. Zein da?

5. ASMAKIZUNA: Bederatzi bola sartu behar dira lau kaxatan. Bola kopuruak bakoitia izan behar du eta kaxa bakoitzeko bola kopurua besteetatik desberdina. Nola lortu

lunes, 20 de abril de 2009

ARISTOTELESEN ITSAONTZIA ETA NEWTONEN SAGARRA

GELAN IRAKURRITAKO IDAZKIAREN LABURPENA.

Irakurri eta galderak erantzun, mesedez.

Zuen EUSKARA ZAINDU, faborez.

Aristotelesek Lurra biribila zela frogatzeko hiru froga aurkeztu zituen:

  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altura berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.

  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.

  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenwngo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta azkenean ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurrak biribila izan behar du, zalantzarik gabe...

Zer iruditzen zaizkizu arrazoi hauek? baliagarriak al dira? Ezagutzen al duzu beste arrazoiren bat? Aristotelesen garaian, agian, ezin zen beste arrazoirik eman. Eta gaur egun?

NEWTONEN SAGARRA

Newtonek zioenez, sagarra zuhaitzetik eror arazten zuen indarra grabitatea zen. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lurrera erortzen, grabitatearen indarrak erakarrita? edo zergatik ez da Lur planeta Eguzkian erortzen? Eta zer da grabitatearen indarra? Azaldu zure hitzekin.

miércoles, 15 de abril de 2009

AMONA BIZIKLETAN

Amonari aitona orain dela bost urte hil zitzaion. Amonak berarekin ametz egiten du eta leku batzuetan gelditzen dira aitonaren bizikletarekin, amona eta aitona asko hitzegiten dute eta amonak, urrengoan, bere iloba maitea eraman nahi du.

viernes, 10 de abril de 2009

Aitona parapentean

Itsasoren gurasoek Kubara joaten dira, eta Itsaso aitonarekin eta amonarekin gelditu behar da. Berak ez du aitonarekin eta amonarekin gelditzeko gogorik, Itsasok uste du hobe dela aitarekin eta amarekin Kubara joatea, baina gogoratzen da ze ondo pasatzen du aitonarekin eta amonarekin, eta beraiekin gelditzen da.
Aitonarekin eta amonarekin zegoela, aitonak sekretu asko zeuzkan eta horietako bat, motxila handi bat zen.Egun batean aitona Itsasorekin mendi baten gailurrera igo zen, eta motxila handi hori parapente bat zen.
Aitonak Itsasori esan zion futbol zelaira jaisteko hor gelditu behar zuelako, eta Itsaso jaitsi zen, baina aitonak azkenean teilatu baten kontra jo zuen. Aitonak ospitaletik joan zenean Itsasoren gurasoak etorri ziren, eta denak beraien etxeetara joan ziren.
Unai Gil.

AITONA ETA AMONA UDALEKUETAN


Libe udalekuetara joan da, baina aitona amona oso triste daude ez dakitelako nola egongo den han.Ondo pentsatu eta Liberi bisita bat egitea bururatu zitzaien. Motxilak hartu eta txakurra eta guzti abiatu ziren. Arratsaldean udalekura iritsi ziren eta Libe aiton-amona ikustean oso pozik jarri zen. Oso ongi zegoela esan zien eta orduan aiton-amona oso pozik jarri ziren. Monitoreekin hitzegin eta aitonari eta amonari lana eman zioten udalekuan amona aerobic irakasten eta aitona sukaldean.

Maria Aguirre

jueves, 9 de abril de 2009

Amona bizikletan

Duela bost urte aitona hil zela. Amonak aitonaren bizikleta ganbaran gorde zuen baina egun batean aitonarekin amets egin zuen eta...

miércoles, 1 de abril de 2009

ANTZERKIA. 2. TALDEA






Bateriarik gabe nengoen eta argazki hauek okerrago atera dira.

viernes, 27 de marzo de 2009

KORRIKA

Gu 6.B mailako ikasleak gara eta elkarrizketa bat egingo diogu aek-ko andereño bati:
- Nola duzu izena?
Oihane
- Zenbat urte dituzu?
25.
- Zenbat urte daramatzazu euskara erakusten?
Honekin 2 urte.
- Eta ikasten?
Betidanik.
- Zenbat urtetan parte hartu duzu korrikan?
Txikitatik eta euskaltegiarekin urte bat.
- Parte hartu duzu korrikako bideoklipe batean?
Ez
- Zer abesti duzu gustokoen korrikatik?
Aurtengoa.
- Zenbat aldiz hartu duzu lekukoa?
Bat ere ez.
- Zenbat dira korrika batean egin dituun kilometro gehien?
Zubielkitik Lizarrara.
- Noizbait antolatu duzu korrika?
Aurten.
- Zenbat hizkuntza dakizkizu?
Jakin-jakin 2.
- Eta zein da politena?
Euskara.
- Zer da korrika zuretzat?
Niretzat, Euskararen alde egiten eta ikusten den ekitaldia.
Bueno mila esker gurekin egoteagatik eta zure momentu bat gurekin konpartitzeagatik.

jueves, 26 de marzo de 2009

GURE ANTZERKIA - 1. TALDEA





GURE ANTZERKIA - 1. TALDEA





Korrikari buruzko elkarrizketa ama bati

-1 Nola deitzen zara? Mari carmen.
-2 Zer pentsatzen duzu euskarari buruz? Ba oso polita dela eta oso diberrtigarria.
-3 Erraza al da ikastea? Bueno saiatzen bazara bai.
-4 Zer pentsatzen duzu korrikari buruz? Ba oso polita dela eta euskera animatzen duela.
-5 Korrikara joango zara aurten? Ba... bai pasatzen denean Lizarratik bai joango naiz noski animatu behar da korrika eta jende gehiago badago martxa gehiago.
-6 Euzkaraz hitz egiten duzu zure (seme-alabekin.)? Ba bai noski,baina batzutan...
-7 Euskara gustatzen al zaizu? Bai.
-8 Zenbat urte egon al zara euskaltegian? Hurte bat eta bi
-9 Zenbat (KM) egin zenituen pasa den urtean korrikan? 3 KM eta erdi gutxi gora behera.
-10 Zenbat urtekin hasi zinen euskaraz hitz egiten? Ba orain 43 ditut, ba... 37 urtekin.

Korrikari buruzko inkesta Josuri

Zer pentsatzen duzu KORRIKAri buruz?
Euskeraren alde egiten den festarik politenetako bat dela iruditzen zait.

Zenbat aldiz egin duzu KORRIKA korrikan?
Askotan ez dakit.

Zenbat urtekin hasi zinen korrikan KORRIKA egiten?
Txikitatik egin dut korrika.

Aurten korrika egingoal duzu?
Bai.

Nekatzen al zara?
Bai ,piska bat.

Zenbat km jarraiturik egin dituzu?
Behin Iruñan 16 km.

Zergatik egiten duzu?
Euskararen aldeko festan parte hartu nahi dudalako.

Norekin egiten duzu korrika?
Nere lagunekin ,nere familiarekin...

Zenbatgarren urtean hasi zinen korrikan?
Aspaldi.

Gustatzen zaizu?
Bai ,asko.

Zergatik?
Oso emozionantea delako ,bereziki ikusten duzunean korrika korrika hurbiltzen dela.

Korrika egiten jarraituko duzu?
Bai ,noski

Noiz arte egin nahi duzu korrika?
Ahal dudan arte.

KORRIKA

Zer da korrika?
Euskal Herrian zehar egiten den euskararen aldeko laisterketa erraldoia da.
Nork antolatzen du?
AEK
Zein da korrikaren helburua?
Euskaldunei beren herrira ongi etorria ematea eta euskara bultzatzea.
Zenbatgarren urtean izan zen lehenengo korrika?
1980. urtean
Aurten zenbatgarren korrika ospatuko da?
16. korrika
Zein da aurtengo korrikaren leloa?
Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira
Non hasiko da aurtengo korrika? Zein egunetan?
Tuteran 26-an 17:30-etan
Noiz pasako da Lizarratik?
31-an 13:18-etan
Non bukatuko da korrika?
Apirilak 5 Gasteizen 12:29

miércoles, 25 de febrero de 2009

INDUSTRIA IRAULTZA


Behatu ondorengo mapa kontzeptuala eta azaldu sarrera honetan bertan komentario bat eginez.

jueves, 19 de febrero de 2009

miércoles, 11 de febrero de 2009

AURRERAPEN ETA ASMAKIZUNAK: GURE IRITZIAK



Aurrerapen eta asmakizun asko egon dira. Batzuk uste dute aurrerapen guztiak oso onuragarria eta egokiak direla. Beste batzuk susmopean dituzte eta bestalde, askok ez dira kontu horiekin batere arduratzen, eta pentsatu gabe erabiltzen dituzte teknologiak sortutako tresna berriak.
Zure ustez, zer nolako garrantzia izan zuten, bere garaian eta gerora, hasierako asmakizun sinpleek? Eman zure iritzia.

ASMAKIZUNEN INGURUKO IRITZI GEHIAGO


Historian zehar asmakizun eta aurrerapen asko ego dira, horietako batzuk oso garrantzitsuak izan direlarik. baina hemen ere, iritzi desberdinak egon daitezke. zeintzuk dira, zuen iritziz, hasierako asmakizun garrantzitsuenak eta zergatik?

ASMAKIZUNEN INGURUKO AZKEN GOGOETAK


Aurreko mezuetan aurrerapen eta asmakizunei buruzko garrantziaz aritu gara, baina aurrerapen teknologikoak direla eta, arriskurik edo eragozpenik ikusten al duzue? Adibide zehatzak erabil ditzakezue zuen arrazoiak emateko.

viernes, 23 de enero de 2009

JOHANN SEBASTIAN BACH


Datu pertsonalak
Jaiotza data
1685eko martxoaren 21a

Eisenach, Turingia (Alemania)
Heriotza data
1750eko uztailaren 28a

Leipzig, Saxonia (Alemania)
Johann Sebastian Bach (1685eko martxoaren 21- 1750eko uztailaren 28) Aro barrokoko konpositore eta organista. Alemanian jaio zen,OA historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea.Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baira kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat, hasi Mozartetik Schoenbergera lanik garrantzitsuen artean aipatzekoak dira “MATTHAUSPASSION” “branderburgoko” “kontzertuak”,”fugaren artea” “ ongi tenperatutako klabea”, “mezansi menorrean”, besteak beste.

Bolatxo txuriak:Chaivkosky



Piotr Txaikovski, (Votkinsk, 1840ko maiatzaren7a – San Petersburgo, 1893ko azaroaren 6a) musikagile errusiarra izan zen, Erromantizismo garaikoa.
Baleterako egindako lanak dira akaso ezagunenak ("Zisneen Lakua", "Loti Ederra" eta "Kraskagailua"). Halaber, opera, orkestrarako musika eta 7 sinfonia landu zituen.4 urtekin hasi zuen musika ikasten.19. mendeko konpositore famatuetako bat izan zen.Bere lehenengo musika klaseak bere anai zaharrak eman zion.Sei urtekin Fratzesa eta Alemana hitz egiten zuen ere pianoa jotzen zuen.Hamar urtekin izanzuen bere lehenengo neska laguna.Bere ama asko maite zuen baina 1854 hil egin zen.

1861 joan zen Alemaniara bere lehenengo kontzertua ematera

ANTONIO VIVALDI


Venezian jaio zen, eta aita San Markoko dukearen violin jotzailea zen. Beraz musika etxean ikasi zuen. Musika tresnen artean, biolina zuen gustuko. Teologia ikasi zuen eta 25 urtekin apaiztu zen.Biriketako gaitz bat izan zuen, eta bere ama hil zenean, umezurtzetxe batera sartu zioten.Hor, bere arduradunak, musika erakutzi zioten, eta kontzertuak egiten hasi zen, 600 pertzonentzat.Eta hoien artean famatua den "Lau urtaroak" izeneko obra. Operak ere idatzi zituen, hoien artean, "Nerone fatto cesare".
Finitto!!

LUDWING VAN BEETHOVEN KEVERICH


Ludwig van Beethoven Keverich (1770-1827), musikagile alemaniar handia izan zen. Klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa, Bere lanen artean, nabarmentzekoa da "Bederatzigarren Sinfonia", Europako Batasunak ereserkitzat hartu duena.1770eko abenduaren 16an jaio zen Alemaniako Bonn hirian, familia apal baten baitan. Aitona, Ludwig, 1733 inguruan joan zen Bonnera bizitzen, eta printzearen kapelako maisua izatera heldu zen. Gurasoek, Johann van Beethovenek eta Maria Magdalena Keverichek, zazpi ume izan zituzten, baina hiruk baino ez zuten bizirik iraun.


Beethovenen jaiotze datak eztabaida asko eragin ditu musikologo eta historialarien artean. Batzuen ustez 15ean izan zen, eta beste batzuen ustez, 16an. 16aren alde egin da bataioa 17an izan zelako, umeak jaio ondorengo egunean bataiatzeko hiriko ohiturari jarraituz. Beethovenek berak 15ean jaio zela uste zuLudwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta pianoa jotzeko zuen erraztasunak lehenengo kontzertua zortzi urterekin ematera bultzatu zuen. Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta lagunik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan.


Hamaika urte besterik ez zituela, Beethoven bazen antzerki orkestra txiki baten biolinista, eta hamahirurekin bere maisuaren lekua hartu zuen elizako organoan.en.Vienako abentura
1787an, 17 urte zituela, familiaren presioari ihes egiteko bidea aurkitu zuen Beethovenek, bere babesleak bultzatuta Vienara, Austriako hiriburura, joateko aukera izan zuenean. Bidaia hartan, Beethovenek kolpe gogorra jasan behar izan zuen, alde egin eta aste gutxira ama gosez hil, eta Bonnera itzuli behar izan zuenean. Panorama ezin ilunagoa aurkitu zuen jaioterrian: aita langabezian, alkoholismoa dela eta, eta ez zen seme-alabak zaintzeko gauza. Ludwig gazteak bere gain hartu behar izan zuen ardura hori, eta familia mantendu behar izan zuen bost urtez, biolina orkestra batean joz eta piano eskolak emanez. Ikaslea irakasle

MOZART


Wolfgang Amadeus Mozart 1756ko urtarrilaren 27an Vienan jaio zen eta 1791ko abenduaren 5an hil zen. Oso konpositore ona izanez.
Bere aita ere, Leopoldo Mozart, Mozart, musikagile bikaina izan zen. Hala ere, Mozart nabarmendu egin zen txiki txikitatik aparteko musikatik.
Bere bizitza laburra (35 urtez hil zen) egile erabat emankorra izan zen, hainbat arlo landuz: opera, musika sakroa, ganbera-musika, orkestarakoak, sinfoniak...

viernes, 16 de enero de 2009

Enperadorearen jolasa




Jolas hau arnasketa hobetzeko da. Lehenengo, eseri aulki batean, burua tente, eta bizkarra zuzen.Arnasa hartu, 3 arte kontatzen, eta ondoren arnasa bota 6 arte kontatuz eta horrela egin 3 edo 4 aldiz.Ondoren, berdina egin baina "siiii" esaten botatzean.

Arnasbehera: Arnasa nola bota






Lehenengo, pilota eta hodi bat hartu.
Ondoren, hodia ahoan sartu eta pilota hodian jarri.
Azkenik hoditik putz egin pilota airean ahalik eta denbora gehien mantenduz.

ARROSATXOAK

ÀRNASKETA





SUDURRETIK ARNASA HARTU:ELKARREKIN JOLASTEKO


Bost edo sei lagun biribilean jartzen dira.Taldeko lehen jokalariak paper fin bat sudurraren azpikoarekin hartuko du. Arnasarekin helduta, gero beste lagun bati pasa behar dio papera, bestearen sudurrera. Horretarako lagunak arnasa sudurretik indarrez hartuko du eta lehen jokalariak eusteari utzi eta papera askatuko du. Jolasaren helburua lagun guztiok parte hartzea da

ARNASGORA:ARNASA NOLA HARTU

TXIGUAGUAK






Jokalari bakoitzak 2 edalontzi ditu bata urarekin eta bestea urik gabe, edalontzi bakoitza alde batean jartzen da. Gero jokalari bakoitzak lastotxo bat dauka eta denbora bat erabakitzen da. Gero jokalari bakoitzak lastotxoarekin ura xurgatu eta hutsik dagoen edalontzira joan eta ura bota behar du. Bukatzean denbora neurtzen da eta ur gehien edalontzira bota duena irabazten du.
EGILEAK: Iñigo, Edurne, Maria, Amaia eta Unai

BOLATXO TXURIAK







TALDEKA JOLASTUZ

Bi talde beharko dira joku honetarako. Jolasteko mahaiaren erdian zinta txatal bat jarriko da eta beste bi erdikoaren aldetara. Hasteko ping-pong pilota erdian jarriko da. Orduan bi taldeek beste taldearen eremuko zinta txatala ping-pong pilotarekin igaro beharko du putz eginez.
ARAUAk:
-Pilota leku batetik erortzen bada, eroritako lekuan kokatu beharko da.
-Mahaian ezin da apoiatu.
-Putz eginez bakarrik jolastu behar da.
-Ezin da eskuarekin bultzatu.
-Zinta itxaskorra.eta zure birikak

sábado, 10 de enero de 2009

kaixo

kaixo Maialen naiz eta Aiotzeko tabernan nago Naiararekin eta ekarri duten portatil berria erabiltzen

logikako probak

kaixo Maialen eta Naiara gara eta logikako proba guztiak lortu ditugu segunduena ere bai Astelehenean erakutsiko dizkizuegu

jueves, 8 de enero de 2009

txanela zer?????????????????'

kaixo rafa nik ezin dut txanelan sartu zergatik izango da ????????????
konektatzen naiz eta "error" jartzen dut
beno agur bihar ikusiko gara berriz

ERRESEINA ETA IRITSI PERTSONALA

Nikolas txikiren oporrak


Nikolas txikiren bi udatako oporrak kontatzen dira liburu honetan.lehenengoan bere aitekin batera doa bains-les-mers herrira eta han pasa zuten hotel batean eta lagun asko egin zituen euria egiten ez zuenean

miércoles, 7 de enero de 2009

Erreseina eta iritsi pertsonala

JARA BARTZELONAN Jasone Osoro
ERRESEINA:
Jara Bartzelonara joan da bizitzera bere herria eta Laia eta bere lagunak han utzita.
Baino bartzelonan lagun asko egiten ditu: Laia,Oriol,Iban...Eta bere looka aldatzen du.
Gero lana bilatzen du gure neskak eta mutil lagun bat ere.
IRITZI PERTSONALA:
Niretzat liburu hau oso interesgarria eta polita da eta gauza asko gertatzen dira niri asko gustatu zait neska-mutil guztiei aholkatzen diet.

Amaia

ABEREEN ETXALDEA


Liburu hau oso interesgarria da. Abereen etxaldea du izenburua eta animaliez hitzegiten du. Bere idazlea George Orwell da. Abereen izenak hauek dira:Txerriak hauek dira: Napoleon, agure jauna, Snowball eta Squealer. txakurrak:Jessie, Bluebell eta Pincher zaldiak: Boxer, Clover eta Mollie. Astoa berriz Benjamin eta belea Moses. Niri asko gustatu zait liburu hau aholkatzen dizuet.

Manolito laubegi

Manolito laubegi Carabanchel herriko mutikoa da. Ikusten duena eta entzuten duena esaten du.
Pertsonaiak: Aitona, anaia ergela, belarrihandi Lopez, Yihad, Susana eta Manolito laubegi.
Manolito laubegi, Manolito Garcia Moreno deitzen da. Denen artean egun normal bat abenturazko eguna bihurtzen da.

Iritzi pertsonala: Niri liburu hau gustatu zait barregarria izan delako.

sorginkerien liburua

Katalin aste santurako oporrak pasatzera joan da Joanabeltzenan, mendi arteko baserri zahar bat dagoen lekuan bere ama, aita, anaia eta lagun batekin.

Han gizon zahar bat ezagutzen dute eta Joana beltzen istorioa kontatzen die,istorioa esaten duenez Mari Gorrik sorginkeri bat botatzen du Joanabeltzen etzetik inguruan eta ez zen inoiz gihago agertu iran eta bere sorginkerien liburua irian gelditu zela.

Egun batean katalin eta bere laguna liburua aurkitzen dute eta hortik aurrera zorrginkeriak egiten dituzte liburuarekin.


IRITZI PERTZONALA: Oso dibertigarria iruditu zait eta irakurtzen baldin baduzue diberrtigarria iruditzea espero dut.

martes, 6 de enero de 2009

NIRE KULEROAK


NIRE KULEROAK

EGILEAK:Anjel Lertxundi eta Antton Olariaga


ERRESEINA:

Maxe bere gurasoekin, Gorka bere anaiarekin eta aitona Txominekin bizi da. Maxeren urtebetetzean argazki kamera bat eta argazki-album bat oparitzen diote bere gurasoek.Maxe ez da kameratik urruntzen eta beti argazkiak ateratzen dago,eta hainbeste atera ondoren argazki dendara eramaten du argazkiak errebelatzera.Errebelatu ondoren, argazkiak ikusten hasten da eta aitonaren argazki bat ikustean aitonak eskuetan zerbait duela konturatzen da Maxe, eta bere kulero txikiak direla konturatzen da.Eta orduan pentsatzen du: "zer egiten du aitonak nire kulero txikiekin?".

IRITZI PERTSONALA:

Liburu hau oso ondo dago gure adineko umeentzat oso dibertigarria delako.Animatu eta horrela aitonaren sekretua jakingo duzue jajaja.

Oporraldi Bat Baserrian

Arranke, Grigo eta Ainhoa hiru laguntxo ziren.Oporrak laister ailegatu eta elkarrekin
egoteko asmoa zuten, baina hori ezinezkoa izango litzateke beraientzat. Oso triste jarri
ziren hirurak,Arrankeri oporrak elkarrekin pasatzea ideia ona zela pentsatu zuen, baina
lenengo gurasoen baimenana behar zuten.Hirurok lortu zuten baimena, eta kostatu
zitzaien. Baserri batean pasatu zuten oporrak hirurok Arrankeren izeba eta lehengusuekin oso ondo pasatu zuten etxera iristeko ordua ailegatu zen arte.




Eritzi pertsonala :
Asko gustatu zait ipuin hau.

lunes, 5 de enero de 2009

Nur eta Irlandar gnomoa

Amonaren etxeko zakarrontzian gnomo bat zegoen. Aitonak pentsatzen zuen sagu bat zela. Nur gnomoa hartu zuen eta berarekin bizitzera eraman zuen. Gnomoa Finn deitzen zen. Eta Nur eta Ainara, Noelia, Unai eta Peiorekin (Nurren lagunak) gauza asko egiten zituzte: Jolastu, paseatu, bizikletaz ibili...baita ere egun batean Finn Nur txikiagotu egin zuen baina gero lehen bezala utzi zuen. Azkenean Irlandar nomoa itsasontzi batean etxera joan zen.

Robinson Crusoe

Bazen behin Robinson Crusoe izeneko mutiko bat bere aitarekin bizi zena bere anaia eta ama hilak zeundelako.Bere ametsa marinela izatea zen. Egun batean, 24 urte zituenean, itsasontzian sartu eta Brasileko bidean jarri zen Brasileko bidean ekaitz handi bat egon zen baina zorte askorekin Brasilera iritzi zen. Brasilen denbora asko egon eta gero bere etxerako bidean jarri zen. Itsasontzian zeuden bitartean piratek itsasontzia abordatu zuten. 3 urte preso egon eta gero ihes egitea lortu zuen baina zorte txarra izan zuen eta irla batean naufragatu zuen…



ZER GERTATUKO DA?

Iñaki Azanza

domingo, 4 de enero de 2009

Hegoaldera

Ipuin honetako protagonista Klara du izena eta 10 urte ditu.
Klara 3 urte zituenean bere ama etxetik joan zen eta bere aita
denborarekin kartzelara eraman zuten eta Klara beste gurasoekin
eraman zuen polizia.Zazpi urte pasa ondorenbere aita kartzelatik
atera zen eta etxe bat erosi zuen, dena hori egin ondoren Klarari
bere aitarekin bizitzera eraman zuten.Noski Klara berarekin
haserretuta zegoen eta esaten zion guztia gauza txarrak ziren.
Egunak pasa ondoren itsasora joan ziren hegoaldera eta han
abenturak pasako dituzte.



IRITZI PERTZONALA

Niri liburu hau asko gustatu zait, hegoaldera joaten direnean abentura
asko pasatzen dutelako etab..................

EDURNE

Zorionak

Zorionak eta urte berri on guztiei

IPUINA :Marisorgin eskolan

(Terence blacker Tony ross)
Ikasturtea hastera doa eta hirugarren mailakoek irakasle berriak dute.Marisorgin du izena.
Inork ez daki nondik datorren baina oso itxura ona du.Hasieran dena ondo doa baina gero gauza gaizki doa eta magia egiten du klasean orduan aita bat etortzen da eta demandatuko (ez dakit nola esaten den)diola esaten dio.Esaten du bere umeak pozioiak egiten dituela eta umeak esaten du bere irakasleak erakutsi diola.


IRITZI PERTSONALA:
Oso ongi dago eta berriro irakurriko nuke.

viernes, 2 de enero de 2009

Irakasle alu bat

Bazen behin oso alua zen irakasle bat ........(kabroia)hobeto esanda pentsatuko duzue pasatzen ari naizela baino ez dut uste .Txintxeta omen zuen izena, izen hori entzutean oilo azala jartzen zait oraindik baina hobeto ezagutu nahi baduzue irakurri liburu hau.

Iritzi pertsonala:
Oso ona da, liburu honek elkartasuna aurkezten du, munduko pertsona guztiei aholkatzen diet.

Gazte hipokondriako baten egunkaria

ERRESEINA: Pete 14 urteko mutil bat da. liburu honetan, gazteen arazo asko izan ditu. Baita hipokondriakoa dela esan beharra daukat. Peteri, Cilla gustatzen zaio. Behin bere arrebaren egunerokoa kuxkuxeatu zuen eta bere arrebaren anekdotak ere agertzen dira liburu miresgarri honetan. Peteren arazo larri bat izan zen bere ikastolako gazte batek marihuanarengatik gazte kartzelara eraman zutela eta horren bidez bere kurtsoko lagun askok erretzen zutela enteratu zen, beraiek ikusita berak ere probatu egin zuen zigarro bat. Liburu interesgarri honetan Pete eta bere familiaren arteko abentura asko agertzen dira.
IRITZI PERTSONALA: Niri liburu hau asko gustatu zait bere arazoak benetakoak direlako eta zientzia fiktzio gutxi duelako. Nik denei errekomendatzen dizuet.

Erreseina

MIDASEN ERAZTUNA
Ipuin honen protagonista Xabier izeneko
mutil bat da (midas)
Ipuin hau istorio txiki azkotan egina dago:
zorriarena,Marigorringoarena,armiarmarena,
igelarena eta zikoinarena .

ERITSI PERTSONALA :
Ipuin hau ez zait asko gustatu baina
txikientzat oso polita da .

IJITOAK DAUZKAT NIRE ETXEAN



ERRESEINA

Ryskik ez du kotxan joatea batere gustatzen baina ez ezerosoa delako ezta azpertzen delako ere.Ez zorabiatzen delako da.Baina min guztiak kentzen dizkio bere Anuxkaz (hau da ,gustatzen zaion neska eta kasu zipitzik ere egiten ez zion neskatoa

Gaurkoan Riski lagunekin irten da masustak artzera eta bueltatzean ijitoen
zirkoa iritsi dela urtero bezala "Vetierrora" (Riskiren herria).


IRITZI PERTSONALA

liburu au oso dibertigarria da(nire ustez noski) baina noizbeinka ortografia akatx dexente daude

Midasen eraztuna

MIDASEN ERAZTUNA


Lehenengo jakin behar duzue ipuin honen narratzailea ez dela ipuin guztiena bezalakoa. Ez. Ipuin honek bost narratzaile ditu : zorri txiki bat, marringorringo bat, armiarma bat, igela bat eta zikoina bat denen artean "midasen erastuna" istorioa osatzen dute. Istorio honen protagonista xabier izenekoa, ikastolan zerbait txarra gertatzen zenean berari errua botatzen zioten eta irakasleak bi asto belarri jarri eta denek midas deitzeko esaten zien. Horrez geroztik abentura asko gertatzen zaizkio midasi.

IRITZI PERTSONALA


Niri liburu hau zerbait gustatu zait baina uste dut 9 urtekoentzat dela.