viernes, 23 de enero de 2009

LUDWING VAN BEETHOVEN KEVERICH


Ludwig van Beethoven Keverich (1770-1827), musikagile alemaniar handia izan zen. Klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa, Bere lanen artean, nabarmentzekoa da "Bederatzigarren Sinfonia", Europako Batasunak ereserkitzat hartu duena.1770eko abenduaren 16an jaio zen Alemaniako Bonn hirian, familia apal baten baitan. Aitona, Ludwig, 1733 inguruan joan zen Bonnera bizitzen, eta printzearen kapelako maisua izatera heldu zen. Gurasoek, Johann van Beethovenek eta Maria Magdalena Keverichek, zazpi ume izan zituzten, baina hiruk baino ez zuten bizirik iraun.


Beethovenen jaiotze datak eztabaida asko eragin ditu musikologo eta historialarien artean. Batzuen ustez 15ean izan zen, eta beste batzuen ustez, 16an. 16aren alde egin da bataioa 17an izan zelako, umeak jaio ondorengo egunean bataiatzeko hiriko ohiturari jarraituz. Beethovenek berak 15ean jaio zela uste zuLudwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta pianoa jotzeko zuen erraztasunak lehenengo kontzertua zortzi urterekin ematera bultzatu zuen. Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta lagunik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan.


Hamaika urte besterik ez zituela, Beethoven bazen antzerki orkestra txiki baten biolinista, eta hamahirurekin bere maisuaren lekua hartu zuen elizako organoan.en.Vienako abentura
1787an, 17 urte zituela, familiaren presioari ihes egiteko bidea aurkitu zuen Beethovenek, bere babesleak bultzatuta Vienara, Austriako hiriburura, joateko aukera izan zuenean. Bidaia hartan, Beethovenek kolpe gogorra jasan behar izan zuen, alde egin eta aste gutxira ama gosez hil, eta Bonnera itzuli behar izan zuenean. Panorama ezin ilunagoa aurkitu zuen jaioterrian: aita langabezian, alkoholismoa dela eta, eta ez zen seme-alabak zaintzeko gauza. Ludwig gazteak bere gain hartu behar izan zuen ardura hori, eta familia mantendu behar izan zuen bost urtez, biolina orkestra batean joz eta piano eskolak emanez. Ikaslea irakasle

No hay comentarios: