1. ASMAKIZUNA: Sei arrautza daude saski batean, eta sei lagunen artean banatu behar dira. Bakoitzari bat dagokio, ez? Ba, begira: bakoitzak hartu du arrautza bat, eta hala ere saskian bat geratzen da. Nola da posible?
2. ASMAKIZUNA: Biok ardi batzuk dauzkagu. Nik zuri ardi bat ematen badizut, zuk nik ditudan ardien bikoitza izango duzu. Eta zuk niri ardi bat ematen badidazu, biok ardi kopuru bera izango dugu. Zenbat ardi dauzkagu bakoitzak?
3. ASMAKIZUNA: Herenegun Mikelek 10 urte zituen eta datorren urtean 13 izango ditu. Nola liteke hori? Noiz betetzen ditu Mikelek urteak?
4. ASMAKIZUNA: Euskaraz bi zenbaki bakarrik daude egia esaten dutenak. Adibidez, LAU zenbakiak gezurra esaten du. "Lau" esaten du, eta hiru letra ditu. Zein dira egia dioten bi zenbaki horiek? A, eta gazteleraz zenbaki bakarra dago egia esaten duena. Zein da?
5. ASMAKIZUNA: Bederatzi bola sartu behar dira lau kaxatan. Bola kopuruak bakoitia izan behar du eta kaxa bakoitzeko bola kopurua besteetatik desberdina. Nola lortu
miércoles, 22 de abril de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
7 comentarios:
AZKENA. BATEAN BAT ,BESTEAN BESTE BAT BESTEAN HIRU ETA BESTEAN BESTE HIRU
4. GAZTELERAZ CINCO
1-2-3-4-5
C-I-N-C-O.
EUSKERAZ BI
1-2
B-I
ETA BEDERATZI
1-2-3-4-5-6-7-8-9
B-E-D-E-R-A-T-Z-I
3. URTARRILAK BAT
3. EDO ETORKIN BAT DA ETA FEMURRA NEURTZEAN OKERTU DIRA
2. BATEK IRU ETA BESTEAK BAT
1. GUZTIEK ARTU DUTELAETA BATEK SASKIA ARTU DU
Lehenengoan denok arrautza hartzen dute eta saskia duen laguna bere arrautza saskian usten du saskia bera duelako.
Publicar un comentario